Get Even More Visitors To Your Blog, Upgrade To A Business Listing >>

"Ezezagun bat txistuka ari da basoan", de Jorge Teillier. Traducción de Aitor Antuñano





Ezezagun bat txistuka ari da basoan.
Patioak belainoz betetzen dira.
Aitak maitagarrien ipuin bat irakurtzen du
eta neba hilak ate ostetik aditzen du.

Leihoan itzaltzen da
bidea adierazten zigun argizaria.
Irrikaz geunden etxera itzultzeko,
bainan pausatzen gara nora joan jakin gabe
ezezagun bat basoan txistuka ari denean.

Gure betazalen atzetik negua ageri da
ekarriz elur bat mundu honetakoa ez dena
eta ezabatzen dituena gure hatzak eta eguzkiaren hatzak
ezezagun bat basoan txistuka ari denean.

Erran behar genuen ez gaitzaten jada itxaron,
bainan lengoaiaz aldatu gara
eta inork ezingo gaitu ulertu entzuten dugunok
basoan ezezagun bat txistuka.









Versión en castellano













This post first appeared on Teillier Aleph, please read the originial post: here

Share the post

"Ezezagun bat txistuka ari da basoan", de Jorge Teillier. Traducción de Aitor Antuñano

×

Subscribe to Teillier Aleph

Get updates delivered right to your inbox!

Thank you for your subscription

×